Zer da Educafrica
Hezkuntza, mundu bidezkoagoa izateko tresna
Boli Kostan irakasleen prestakuntzaren bidez hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko eta emakumeek hezkuntzan duten parte-hartzea sendotzeko proiektua.
Emakumeak eta gizarte-eraldaketa Boli Kostan
Proiektuaren xedea da Boli Kostako gizartea eraldatzea, bertako hezkuntza-sistema hobetuz eta emakumeen parte-hartzea sendotuz.
Educafricak, halaber, Arabako jendarteak Boli Kostako errealitatea ezagutzea nahi du, geure jendartea bera ere eraldatzen laguntzeko.
Zergatik Boli Kosta
Afrika Ekuatorialeko herrialde gehienetan bezala, Boli Kostako garapen-mailek bertako hezkuntza-sisteman eragiten dute, eta, beraz, genero-berdintasunaren bilakaeran eta aukera-berdintasunaren sustapenean.
Hemen, desberdintasun nagusietako batzuk ageri dira.
Bizi-itxaropena
España
Boli Kosta
Hezkuntza
- Biztanleria: 46.763.782
- Giza garapenaren adierazlea: 25 postua, 189 artean
- Bizi-itxaropena: 83 urte
- Alfabetatze-tasa: %100
Boli Kosta
- Biztanleria: 25.716.554
- Giza garapenaren adierazlea: 165. postua, 189 artean
- Bizi-itxaropena: 54 urte
- Alfabetatze-tasa: %56
Educafrica proiektua
Diagnosia
Irakasle, lehen-hezkuntzako zuzendaritzako kide, hezkuntza-arduradun eta ikasle ugariri eginiko elkarrizketek herrialdeko datu estatistikoek erakusten duten beharra berretsi dute: biztanleriaren % 77 baino gehiago gaztea izanik eta gatazka militarrak direla kausa Abidjanerako exodo masiboa dela eta, hezkuntza-sistemaren kolapsoa erraz aurreikusteko modukoa zen.
Sentsibilizazioa eta trebakuntza parte-hartzailea
Ildo estrategikoak
Genero-arrakala murriztu, emakumeei tresnak hezkuntzaren bidez emanez
Emakumeak ahaldundu, hezkuntza-sektorean beren trebakuntza profesionala sendotuz
MejorarHezkuntzaren kalitatea hobetu eta bidezko parte-hartzea ziurtatu
Jendarte zibila Giza Eskubideen eta bakerako hezkuntzaren gainean sentsibilizatu
Jarduketa-ildoak Educafrica
Hezkuntza, mundu bidezkoagoa izateko tresna
Genero-trebetasunak sendotu
Gizonek proiektuko jardueretan parte hartuz, genero-ikuspegiarekin bat etorrita, haiek ere jendarte bidezkoagoa eraikitzeko lanean parte hartzea nahi da, genero-kontuetan sentsibilizatuta.
Sendotzea bi ildotan gauzatuko da:
- Garapen-eragile gisa emakumeen trebetasunak indartzeko ekintzak diseinatu eta burutu, eta prestakuntza-moduluetan genero-ikuspegia txertatzeko bitartekoak ezarri.
- Emakumeen elkarte, sare eta kolektiboen arteko sinergiak areagotu, politika publikoan generoaren esku-hartze eraginkorragoa lortzeko. Zentzu honetan, ADESCek eta EDEk (Educationet Developpement elkartea), Boli Kostako elkarte feministak, emakumeen prestakuntzan ere eskarmentu handia duenak, lankidetza-hitzarmena sinatzea aurreikusten da
Emakumeen trebetasun profesionalak eta erabakiak hartzeko postuetan duten parte-hartzea sendotu
Prestakuntza-modulu hauek eskainiko dira:
- Lidergoa eta psikologia positiboa
- Irakaskuntza-berrikuntza
- Dibertsitatearekiko arreta
- Bakerako hezkuntza (Giza Eskubideak eta emakumeen eskubideak)
- Hezkuntza-testuingurua: familia-eskola sinergiak
- Informatika eta hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
- Ikastetxeen antolaketa eta kudeaketa
- Frantsesa eta matematikak, lehen-hezkuntzan
Neskatila zein emakumeen hezkuntzarako sarbidea eta gizonen inplikazio handiagoa sustatzeko sentsibilizazio-ekintzak
Ildo honetan, ekintza hauek aurreikusi dira proiektuan:
- Eskola-Familia Jardunaldien antolaketa
- Giza Eskubideen/Emakumeen eskubideen gaineko erakusketa hainbat ikastetxetan
- Giza Eskubideen Lehiaketa lehen hezkuntzako ikastetxe batean eta bigarren hezkuntzako lautan.
Educafrica bideoak
Garapen Iraunkorrerako Helburuak
Hautaturiko programa bat dator, lehenik eta behin, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekin, zehazki kalitatezko hezkuntzari eta genero-berdintasunari buruzkoekin (4.a eta 5.a). Era berean, proiektuak pobreziaren desagerpenarekin (1.a), desberdintasunen murrizketarekin (10.a), eta bakearekin, justiziarekin eta erakunde sendoekin (16.a) loturiko helburuak bete nahi ditu.
Ezagutu GIH-AKParte hartu gure lehiaketan!
Parte-hartzaileen artean Boli Kostako emakumeek egindako ARTISAU PRODUKTUEN pakete bat zozketatuko dugu.
Parte hartzeko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da, 15:00etan. ICli zozketaren irabazlearekin harremanetan jarriko da abustuaren 2an, posta elektronikoz, saria emateko modua adosteko.
Parte hartu!Educafrica Proiektua
Honako hauek zuzendu eta finantzatu dute: